Hizkuntza:   eu  |  es
Baliabideen Katalogoa / Beste hartzaile batzuk
Trafiko Zuzendaritzak, doan banatzen ditu baliabide hauek. Baten bat nahi izanez gero, Gurekin harremanetan jarri aukeraren bidez eska dezakezu.
AUTOESKOLA ETA MUGIKORTASUN SEGURUA


Hartzaileak: Autoeskoletan aurregidariekin sentsibilizazio-jarduerak burutu nahi dituzten bide-prestatzaileak.

Argitalpen urtea: 2016

Edukiak: Hamazortzi sentsibilizazio-jarduera ondorengo helburuarekin: nabarmendu zein garrantzitsua den prebentzioz jokatzea gidatzen ikasten hasten diren une beretik.

Dokumentuan sartu
HAUSNARKETARAKO PUNTUAK


Hartzaileak: Psikologoak, bide-sentsibilizazio eta berreziketako ikastaroetan parte hartzen dutenak.

Argitalpen urtea: 2015

Edukiak: Bederatzi sentsibilizazio-jarduera, ondorengo pertsonekin lantzeko: puntu guztiak galdu dituztenak edo bide-segurtasunaren aurkako delituengatik kondenatuak izan direnak.

Informazio gehiago
UDALERRIA ETA MUGIKORTASUN SEGURUA


Hartzaileak: Euskadiko udalerriak

Argitalpen urtea: 2015

Edukiak: Jarduera eta baliabideen gida mugikortasun seguruari buruz sentsibilizatzeko.

Dokumentuan sartu
BIDE SEGURTASUNA, ASKO DAGO JOKOAN


Hartzaileak: Espetxeratutako bide-segurtasunaren aurkako delituengatik kondenatutako pertsonekin diharduten hezitzaileak.

Argitalpen urtea: 2015

Edukiak: Bi programazio (Arriskua eta Alkoholaren eragina) hainbat jarduerekin, denak ondorengo helburuekin: bata, bide-segurtasunaren aurkako delituengatik kondenatutako pertsonengan istripuen inguruan sentsibilizatzea, eta bestea, bide-jarrera eta -ohitura seguruez jabetzeko erraztasunak ematea.

Informazio gehiago
AISIALDIRAKO ETA MUGIKORTASUN SEGURURAKO JARDUERAK


Hartzaileak: Aisialdiko begiraleak

Argitalpen urtea: 2014

Edukiak: Aisialdia eta mugikortasun segurua lantzeko hamazortzi jarduera, hiru adin tartetan banatuta: 3-8 urte, 8-14 urte eta 14-17 urte.

Dokumentuan sartu / Inprimatzeko bertsioa
MUGIKORTASUN SEGURURAKO HEZKUNTZA - Konpetentzien gida


Hartzaileak: Adineko pertsonekin sentsibilizazio ekintzak burutzen dituzten hezitzaileak.

Argitalpen urtea: 2008

Edukiak: Dokumentu honek pertsonaren bizitzaren zehar bere mugikortasun segurua lortzeko hezkuntza-ibilbidea eskaintzen du.

Dokumentuan sartu